Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2021eko irailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4710

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaie, informazio gisa, 2018ko eta 2019ko ekonomia-ekitaldietako urteko kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora bidali ez dituzten fundazioen zerrendei, eta jarduerarik ezaren presuntzioari buruzko orri-bazterreko oharra egiten baita.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, 2018ko eta 2019ko ekonomia-ekitaldietako kontuak jaso ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora bidalitakoak, gordailutu eta publiko egin ditzaten.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 32.1 artikuluak honako hau ezartzen du: «Urteko kontuak onetsi eta hurrengo 30 egun naturaleko epearen barruan, fundazioaren patronatuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora bidaliko ditu urteko kontuak behar bezala sinatuta gordailutzeko, eta indarrean dagoen araudian adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko ditu».

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen xedapen iragankorrak estatutuak moldatzeko aurreikusten duen bi urteko epea amaituta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren xedapen gehigarriarekin bat etorriz, Fundazioen Erregistroak orri-bazterreko ohar batean jarduerarik ezaren presuntzioa jasoko du, baldin eta fundazio batek ez baditu estatutuak egokitu eta ez badio beste eskaerarik edo jakinarazpenik egin erregistroari Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea indarrean jarri zenez geroztik.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 32.5 artikuluak hau ezartzen du: «Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak, bitarteko egokiak erabilita eta argibidetarako soilik, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratuko du, baita kontuak akatsekin aurkeztu dituztenena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez dutenena ere». Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, aipatutako argitalpenean bereizi egingo dira, batetik jarduera- edo funtzionamendu-egoeran dauden fundazioak eta, bestetik, ustez jarduerarik ez dutenak.

Legean ezarritako epea amaitu da, eta ebazpen honen eranskinetan zehazten diren fundazioek ez dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztu 2018ko ekonomia-ekitaldiari, 2019koari edota bi ekonomia-ekitaldi horiei (2018koari zein 2019koari) dagozkien kontuak.

Honako hauek Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariari esleitzen diote espedientea ebazteko eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.2 artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11.1.j) artikulua.

Aipatutako artikuluak eta aplikatu behar diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2. eranskinean zehaztutako fundazioen jarduerarik ezaren presuntzioari buruzko orri-bazterreko oharra egitea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Bigarrena.– Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, informazio gisa, jarduera- edo funtzionamendu-egoeran dauden fundazioetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari 2018ko eta 2019ko ekonomia-ekitaldietako kontuak bidali ez dizkioten fundazioen zerrenda (1. eranskina), gordailutu eta publiko egin dezaten.

Hirugarrena.– Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, informazio gisa, jarduerarik gabe dauden fundazioetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari 2018ko eta 2019ko ekonomia-ekitaldietako kontuak bidali ez dizkioten fundazioen zerrenda (2. eranskina), gordailutu eta publiko egin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala