181. zk., 2021eko irailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 4 orri.)
- EPUB (298 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4706
EBAZPENA, 2021eko uztailaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Erabakiaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).
Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.
Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 20an egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2021-01-28ko Erabakiaz emandako ahalmenez baliatuz,
ONDOKOA ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, erabaki honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.
Bigarrena.– Aldaketa hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak eta, horien aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leioa, 2021eko uztailaren 20a.
UPV/EHUko gerentea,
MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.