Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2021eko irailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4700

AGINDUA, 2021eko irailaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez formalizatzen baita maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko kideen izendapena.

Maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak arbitraje-batzorde bat arautzen du, eta, Itunaren 66. artikuluaren 1. paragrafoak ezarritakoaren arabera, eginkizun hauek ditu batzorde horrek:

a) Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo haien eta autonomia-erkidegoetako beste administrazioen artean sortzen diren auziak ebaztea, bai zerga itunduen lotura-puntuak aplikatzeko, bai administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehazteko, sozietateen gaineko zerga edota balio erantsiaren gaineko zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean.

b) Banako zerga-harremanetako arazo zehatzetan ekonomia-itun hau interpretatzeko eta aplikatzeko orduan administrazio interesdunen artean sortzen diren auziak erabakitzea.

c) Zergadunen egoitzari buruz sortzen diren desadostasunak ebaztea.

Ekonomia Itunaren 62.d) artikuluak batzorde mistoari esleitzen dio Arbitraje Batzordeko kideen izendapena erabakitzea.

Halaber, Ekonomia Itunaren 65. artikuluaren lehenengo apartatuan xedatzen denez, Arbitraje Batzordeak hiru kide izango ditu, eta Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroak eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak izendatuko dituzte.

Horrekin bat etorriz, agindu honen helburua da: Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko kideen izendapena formalizatzea, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2021eko uztailaren 29an erabakitakoari jarraikiz.

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 65. artikuluko 1. apartatuan xedatutakoa betetzeko, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Violeta Ruiz Almendral andrea Arbitrajeko batzordeburu izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak aurreikusitakoaren arabera.

Bigarrena.– Javier Muguruza Arrese eta Sofía Arana Landín jaun-andreak Arbitraje Batzordeko kide izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 3a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala