Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2021eko irailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4656

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 27koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 11ko Aginduaren bidez araututako dirulaguntzak –horren bitartez iragartzen dira 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plan Integrala, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETE-en Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integrala garatzeko dirulaguntzak, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta–.

2021eko maiatzaren 27an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 11ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen baitira 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plan Integrala, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETE-en Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integrala garatzeko dirulaguntzak, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta.

Agindu horren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, zeina oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarrita baitago, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, organo izapidegile gisa, eta espedientea eta aipatutako 12. artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordearen –kide anitzeko organoa– txostena ikusirik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena, 2021eko uztailaren 30eko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Betiere, honako hauek zehaztu behar dira: dirulaguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, dirulaguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi egin diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 11ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plan Integrala, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETE-en Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integrala garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta. Zenbatekoak eranskinean zehazten dira.

2. artikulua.– Dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 11ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plan Integrala, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETE-en Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integrala garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 11ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau interesdunei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 27a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala