Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2021eko irailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4655

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 27koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduan araututako dirulaguntzak, 2021-2022 ikasturtean garatu beharreko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko Lanbide Heziketako V. Euskal Planean, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plan Integralean, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETE-en Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integralean zehaztutako estrategiarekin bat datozen Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan.

2021eko maiatzaren 4an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Agindua, zeinaren bidez iragarri baitziren dirulaguntzak 2021-2022 ikasturtean garatu beharreko berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko Lanbide Heziketako V. Euskal Planean, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plan Integralean, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETE-en Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integralean zehaztutako estrategiarekin bat datozen Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan.

Agindu horren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarritako prozedura bete ostean jarduketa guztietan, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, organo izapidegile gisa, eta espedientea eta aipatutako 12. artikuluaren arabera izendatutako balorazio-batzordearen –kide anitzeko organoa– txostena ikusirik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena, 2021eko uztailaren 29ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, eta aipatutako aginduaren 12. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Betiere, honako hauek zehaztu behar dira: dirulaguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, dirulaguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko dirulaguntzak ematea I. eranskinean jasota daude erakundeei (bertan adierazten dira bakoitzarentzako zenbatekoak ere), Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta balorazio-batzordeak hala proposatuta, 2021-2022ko ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planean definitutako estrategiarekin bat datozen berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

2. artikulua.– Irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean jasota dauden erakundeei, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta balorazio-batzordeak hala proposatuta, 2021-2022ko ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planean definitutako estrategiarekin bat datozen berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau interesdunei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 27a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala