Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2021eko irailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4636

IRAGARKIA, 2021eko uztailaren 30ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira laguntzak itzultzeko espedienteen zenbait probidentzia, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuari dagozkionak.

Aipatutako itzultze-espedienteen probidentziak jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie 15 eguneko epea ematen zaiela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alega dezaten, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela itzultze-espedienteen probidentziei buruzko testu osoa Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz). Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 30a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala