Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2021eko irailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4628

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 2koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea» izeneko erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeko.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan, espediente bat ireki da «Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea» enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzea dela-eta. Espediente hori azterturik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko uztailaren 30ean, dokumentazioa aurkeztu da, zeinaren bidez eskatzen baita «Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea» izeneko enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeko.

Bigarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa honako hauek osatzen dute: gordailutzeko eskabidea; 2021eko ekainaren 8ko batzar nagusiaren akta, non estatutuak aldatzeko erabakia jasotzen baita; aldatutako artikuluen zerrenda, eta estatutu berriak, behar bezala sinatuta.

Aurrekari horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.n) artikuluak organo honi ematen dio enpresa- eta sindikatu-elkarteen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Sindikatu Elkarteak Arautzeari buruzko otsailaren 17ko 19/1977 Lege Organikoan eta sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago –7. artikulua–.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea izeneko enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Eskena, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea izeneko enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko erabakia gordailutzeko.

Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpen hori aurkaratzeko aukera badagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 2a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala