174. zk., 2021eko irailaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4625
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita isurketak baimentzeko prozeduraren ebazpena.
Aipatutako akordioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Espedientea interesdunen eskura izango da Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen bulegoan. Helbidea: Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 26a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.