174. zk., 2021eko irailaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
4618
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Hezkuntzako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 23ko Ebazpenaren bidez irekitako diziplina-espedienteari dagokion ikustaldia.
Ezinezkoa izan da jakinarazpena zuzenean egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta berarentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Iragarki honen bidez jakinarazten zaio bere aurka abiarazitako diziplina-espedienteari dagokion ikustaldia duela Gipuzkoako Hezkuntza Ikuskaritzaren bulegoetan, 2021eko irailaren 15ean, 09:30ean (Andia kalea 13, 3. solairua, 20004 Donostia).
Ezin bazara joan adierazitako datan, aldez aurretik jakinarazi beharko duzu; izan ere, espedientearen ikustaldirako hitzordu berria 10 egun balioduneko epearen barruan ezarri beharko da, idazki hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2021eko abuztuaren 9a.
Gipuzkoako Hezkuntzako lurralde-ordezkaria,
AMAIA URZELAI AZKUNE.