165. zk., 2021eko abuztuaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4510
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ez-betetze espediente bat ireki dela Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko emandako laguntzak direla eta (Lehiatu Berria programa).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute egokitzat jotako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan, espedientea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan aztertu ahal izango dute (Donostia kalea 1, 3. solairua, Lakua I eraikina, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 13a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
JAVIER PLASENCIA CUADRADO.