Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4432

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-espediente bat hasi dela Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen prozeduran.

Ezinezkoa izan da aipatutako hasteko erabakien jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Hamabost egun balioduneko epea dago egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 6a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala