161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (265 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4426
EBAZPENA, 2021eko uztailaren 26koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita kontsumo publikoko uraren fluorazioari buruzko martxoaren 1eko 49/1988 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektua.
Osasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 9ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da Kontsumo publikoko uraren fluorazioari buruzko martxoaren 1eko 49/1988 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektua.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapenei entzunaldiaren izapidea egingo zaie. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.
Ildo horretan, proiektua egiteko prozedura hasteko aginduaren arabera, informazio publikoko izapide bat ireki behar zen, izapidetzen ari zen arauan interesa zuten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko.
Horregatik guztiagatik, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Kontsumo publikoko uraren fluorazioari buruzko martxoaren 1eko 49/1988 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektua, hogei egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Legegunearen egoitzan -Euskal araudiaren atarian- (https://www.legegunea.euskadi.eus/garrantzi-juridikoko-dokumentazioa/dekretua-2021-e-ko-xxaren-xx-a-kontsumo-publikoko-uraren-fluorazioari-buruzko-martxoaren-1eko-49/1988-dekretua-indargabetzen-duena/webleg00-contfich/eu/).
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 26a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.