161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4424
AGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Irungo (Gipuzkoa) «Irungo La Salle» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko.
Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko baimena eskatzeko, Irungo (Gipuzkoa) «Irungo La Salle» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ikastetxe honi baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko 2021-2022ko ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakiak: 013586 eta 20015354.
Izen espezifikoa: «Irungo La Salle».
Titularra: «Hermanos de las Escuelas Cristianas».
Helbidea: Elizatxo etorbidea 16.
Udalerria: Irun.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 6 unitate, 150 lanpostu.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu.
– Batxilergoa : «Zientziak», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Teknikoa» modalitateak: 8 unitate, 280 lanpostu.
– Hezkuntza Berezia: 3 unitate irekita.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeek ezartzen dituzten higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKOLEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.