161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4423
AGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lekeitioko udalerriko «Musikaia» musika-eskola publikoa (Bizkaia) ireki eta jarduteko baimena emateko dena.
Lekeitio udalerriko «Musikaia» musika eskola publikoak (Bizkaia) ireki eta jarduteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Kontuan hartu daurriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2021-2022ko ikasturtetik aurrera ireki eta jarduteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den Ikastetxeari:
Kode-zenbakiak: 015917 eta 48019778.
Izen generikoa: musika-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Musikaia».
Titularra: Lekeitioko udala.
Helbidea: Eliz Atea 10.
Udalerria: Lekeitio.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
– Mailak: 1 eta 2.
– Adarrak:
Adarra: I. sinfonikoa: bibolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta zehar flauta.
Adarra: I. polifonikoa: pianoa.
Adarra: bertakoa: trikitixa eta panderoa.
Adarra: bestelako joerak: gitarra elektrikoa, bateria, jazz, rock, folk eta konboa.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuko da.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATAZ SORRON.