161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4414
EBAZPENA, 2021eko uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, Joseba Andoni Zabala Otegi jauna erakunde horretako goi-kargudunaren idazkaria lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Joseba Andoni Zabala Otegi jauna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea (Kodea: 520010; dotazioa: 111) eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko abuztuaren 16tik aurrera izango ditu ekonomia-eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasita edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 27a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,
EGOITZ LABURU RODRiGUEZ.