160. zk., 2021eko abuztuaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LEHENDAKARITZA
4411
IRAGARKIA, 631/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Asgascon Elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, 631/2021 prozedura arruntaren izapideen bidez bideratzen ari dena, lehendakariaren uztailaren 23ko 35/2021 Dekretuaren bigarren apartatuaren aurka. Dekretu horrek bigarren aldiz aldatu zuen uztailaren 7ko 33/2021 Dekretua, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa (2021eko uztailaren 23ko EHAA, 147. zk.).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie hirugarren interesdun guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 9a.
Araubide Juridikoaren zuzendaria,
NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.