Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2021eko abuztuaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4404

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 15ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVI. (46) Hirigintza ikastaroan (2020-2021) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» erakunde edo enpresei esleitzen baitzaie.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2021eko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) ikastaroaren barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (EHAA, 2021eko ekainaren 1ekoa).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2021eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) ikastaroa egin duten ikasleei (EHAA, 2021eko ekainaren 1ekoa).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztu diren eskariak aztertu ditu, eta esleipenaren proposamena egin du.

Hori dela eta, LHIEEren Kontseilu Errektoreak IVAPen zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea erakunde edo enpresa esleipendunen eta praktikaldia egitea dagokien ikasleen zerrenda.

Durangoko Udala: 78948554L.

Urduñako Udala: 44688144H.

Arrasateko Udala: 72526877B.

Bilboko Udala: 45752081K.

Amezketako Udala: 44559280T.

Estudio Renovación y Desarrollos Urbanos SL: 14259922Z.

Bigarrena.– Onartzea erakunde edo enpresa esleipendun ordezkoen zerrenda, uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago nahikoa eskaerarik eskatutako titulazioekin.

Alonsotegiko Udala.

Amorebieta-Etxanoko Udala.

Aiarako Udala.

Areatzako Udala.

Arrankudiagako Udala.

Arabako Mendialdeko Kuadrilla.

Ondarroako Udala.

TRION Planes y Servicios Sociedad Limitada Profesional.

Zaratamoko Udala.

Anoetako Udala.

Elgoibarko Udala.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 15a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala