Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2021eko abuztuaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4403

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 15ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLVI. (46) Hirigintza ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoa den diruz lagundutako praktikaldia» ikasleei esleitzen baitzaie.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira, eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) ikastaroa egin duten ikasleei (EHAA, 2021eko ekainaren 1ekoa).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) ikastaroaren barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (EHAA, 2021eko ekainaren 1ekoa).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztu diren eskariak aztertu ditu, eta esleipenaren proposamena egin du.

Hori dela eta, LHIEEren Kontseilu Errektoreak IVAPen zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) ikastaroan aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak:

78948554L (Nota: 8,24): Durangoko Udala. Arkitektura.

44688144H (Nota: 8,16): Urduñako Udala Arkitektura.

72526877B (Nota: 7,86): Arrasateko Udala. Arkitektura.

45752081K (Nota: 7,85): Bilboko Udala. Arkitektura.

44559280T (Nota: 7,37): Amezketako Udala. Arkitektura.

14259922Z (Nota: 6,94): Estudio Renovación y Desarrollos Urbanos SL. Arkitektura.

Bigarrena.– Onartzea honako hauek aurkeztutako atzera egitea:

72542683Q.

16075814X.

Hirugarrena.– Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketen ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.

Laugarrena.– Ezartzea 2.222,22 eurotan onuradun bakoitzarentzako laguntza gordina, deialdiaren bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 15a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala