Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2021eko abuztuaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4392

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 14koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu honetan adierazitako zenbatekoa: 2020-2021eko ikasturterako itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzen deialdia egiten duen agindua, enplegua mantentzeko eta irakasleen plantillak gaztetzeko sinatutako akordioen esparruan, datozen urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela kontuan izanik.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzen deialdia egin da, enplegua mantentzeko eta irakasleen plantillak gaztetzeko sinatutako akordioen esparruan, datozen urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela kontuan izanik.

Agindu horretan, baliabide ekonomikoei buruzkoa den 2. artikuluan, hau dago ezarrita:

1.– Deialdi honen bidez, gehienez ere, 8.470.000 euro lagunduko dira diruz; zehazkiago, 6.397.727 euro bideratuko dira 2020ko ekitaldian emango diren laguntzak finantzatzeko, eta 2.072.273 euro 2021eko ekitaldian emango laguntzak finantzatzeko.

2.– Behar izanez gero, adierazitako zenbatekoak handitu ahal izango dira, eskabideen zenbatekoa kontuan harturik, betiere eskabide horiek ebatzi baino lehenago. Horren berri, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

Hezkuntza Sailak horretara bideratutako 8.470.000 euroko guztizko zenbatekoa ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko; beraz, beharrezkoa da zenbateko hori handitzea.

Hori dela eta, Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

320.890,51 euro gehitzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 26ko Aginduaren 2.1 artikuluan kontsignatutako zenbatekoari; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, 8.790.890,51 euro bideratuko dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 14a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala