Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2021eko abuztuaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4390

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2021eko ekitaldiko deialdia.

Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak (2015eko urriaren 7ko EHAA, 191. zk.) Emaitek Plus laguntzen programa arautzen du –agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren (2017ko irailaren 4ko EHAA, 168. zk.) eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren (2019ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.) bidez aldatu zen–.

Aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 2021eko ekitaldirako, laguntzetarako urteko deialdi publikoa egiten da, eta, hartarako, beharrezko arauak ematen dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bitartez onartu zen 2021., 2022., eta 2023. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago laguntza-programa hau, eta www.euskadi.eus-eko egoitza elektronikoan dago eskuragai.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da 2021eko ekitaldiko deialdia egitea Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako –agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez aldatu zen–. Agindu haren bidez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da, zeinaren bidez laguntzen baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroen eta Foku Anitzeko Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa. Hartarako finantzaketa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak onartutako kredituak aintzakotzat hartuta aurrekontu nahikorik badagoenez, honako laguntza honek nahikoa aurrekontu-estaldura dauka; horrela, bada, 68.000.000,00 eurokoak izango dira 1. artikuluaren xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak.

2.– Agindu arautzailearen 2. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, bi zenbateko bereizitan banatuko da deialdiko guztizko aurrekontu-zuzkidura:

– Foku anitzeko teknologia zentroentzat: 51.680.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 50.130.000,00 euro.

• Zentroen jarduera-planak 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko: 1.550.000,00 euro.

– Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 16.320.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

• Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua: 15.830.000,00 euro.

• Zentroen jarduera-planak 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko: 490.000,00 euro.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek gehitu ahal izango dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beste I+G+b laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, betiere. Aldaketarik izanez gero, horren berri emango da, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

3. artikulua.– Aginte-koadroaren adierazleak, pisuak eta helburuak.

2021eko deialdi honi dagokionez, ekainaren 23ko 109/2019 Dekretuaren III. eranskinean jasotakoak izango dira aginte-koadroko pisuak eta adierazleak; dekretu horren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea arautzen eta eguneratzen da, agente onuradunaren tipologia bakoitzerako, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez aldatuak. 2021eko ekitaldiko betetze-helburuak honako honetan ezartzen dira: agente onuradunaren tipologia bakoitzerako 2020rako markatutako xedea betetzearen % 100.

4. artikulua.– Eskabideak eta epeak.

1.– Bide elektronikoak erabiliz egin beharko da eskabidea, Emaitek Plus programa arautzen duen aginduan xedatuaren arabera.

2.– Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen aginduaren 12.3 artikuluan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar duten erakunde onuradunek. K eta I atalen kasuan, 2021eko ekitaldiaren denbora-tartea hartuko du. 2019ko ekitaldiarekiko ebaluatuko da emaitzetara zuzendutako zentroari egokitzea.

3.– Eskabidea eskuratu eta betetzea ondoren adierazten den egoitza elektronikoan bakarrik egin ahal izango da:

https://www.euskadi.eus/servicios/1007808/ (gaztelaniaz).

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1007808/ (euskaraz).

Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta»ren bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/micarpeta

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko irailaren 23an amaituko da.

5. artikulua.– Aplikatu beharreko araudia.

Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan (agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren eta 2019ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez aldatu zen) eta ebazpen honetan berariaz aurreikusi gabe dagoenari dagokionez, honako hauen bitartez eraenduko da dirulaguntzak emateko prozedura: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua; eta dirulaguntzei buruzko oinarrizko araudia, hau da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 21a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala