Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2021eko abuztuaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4378

AGINDUA, 2021eko uztailaren 30ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko den Agindua aldatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuak dioenarekin bat etorriz, eta Ekonomia eta Ogasun Sailak dagokion espedientearen aldeko txostena eman duela kontuan izanik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da 2020ko abuztuaren 4ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko dena. Aldaketaren ondorioz, idazketa izango du:

– Aginduaren 2. artikuluaren c).3 atala, euskara irakasteko zerbitzuei dagokiena:

«3.– Ikasleei eginiko abiapuntuaren ebaluazioa: 30 euro/orduko edo ikasleko».

– Aginduaren 3. artikuluaren 1.a) atala, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideei buruzkoa dena:

«a) Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako proba-deialdietan: 40 euro maila/deialdi/ikasleko».

– Aginduaren 3. artikuluaren 1.b) atala, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideei buruzkoa dena:

«b) Deialdi irekiak:

b.1) Deialdi irekietako egiaztatze-probetan eta a) atalean aurreikusten ez diren beste deialdi berezietan: 80 euro maila/deialdi/azterketariko.

b.2) HEOCaren komunikagaitasun-mailetako trebetasunen bat, gutxienez beti bat ekoizlea izanik, egiaztatzeko probetan: 40 euro maila/deialdi/azterketariko».

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 30a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala