156. zk., 2021eko abuztuaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (261 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4334
IRAGARKIA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiko idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finken balio justua ezartzeari buruz emandako erabakia.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Interesduna, bost eguneko epea, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango da (Gran Vía 85, 6 solairua, 48011 Bilbao) erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Bilbon dauka egoitza), Dena dela, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezake, lurralde epaimahai honetan bertan, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Bilbao, 2021eko uztailaren 5a.
Jabetza Nahitaez Kentzeko Bizkaiko Lurralde Epaimahaiko idazkaria,
MARIA DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.