Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2021eko abuztuaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4331

931/2021 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten den Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena.

Ikusita Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen idazkia, aipatu erakundeari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaera aldatzea proposatzen duena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2015eko maiatzaren 11ko 1011/2015 Ebazpenaren bidez, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia eratu zen, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4) artikulua aplikatuz, kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko.

2018ko irailaren 25ean, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 952/2018 Ebazpenaren bidez, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaera aldatu zen.

Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko kontratazio-mahaia eguneratzeko premia sortu da, orain arte indarrean egon dena ordezteko, laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, «Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, sortzen diren Kontratazio Mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio–organoak izendaturikoak.

c) Kontratazio-organoak izendatutako mahaikide-idazkari bat, dagokion erakundeari atxikitako legelarien edo zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikarien artetik aukeratua; aholkulari juridikoaren eta mahaiko idazkariaren eginkizunak beteko ditu, eta hitza eta botoa izango ditu.»

Azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 326. artikuluan –lege horren bidez 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako antolamendu juridikora– aurreikusitako ondorioetarako:

1.– Kontratatzeko eskumena Kontratazio Batzorde bati dagokionean izan ezik, prozedura hauetan: irekiak, ireki sinplifikatuak, murriztuak, lehia-elkarrizketakoak, lizitazio-prozedura negoziatuak eta berrikuntzarako elkartzeko prozedurak, administrazio publikoetako kontratazio-organoek kontratazio-mahai baten laguntza izango dute. Lizitazio-iragarkirik argitaratu beharrik ez duten prozedura negoziatuetan, kontratazio-organoak hautazkoa izango du mahaia eratzea, 168. artikuluaren b) letraren 1. puntuan aurreikusitako premia larriko egoera batean oinarritzen denean izan ezik; kasu horretan, nahitaezkoa izango da mahaia eratzea. 159.6 artikuluan aipatzen diren prozeduretan ere hautazkoa izango da mahaia eratzea.

(..)

3.– Mahaiburuak, erregelamendu bidez zehaztutako kideek eta idazkari batek osatuko dute mahaia.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak, eta kontratazio-mahai berri bat eratzea, osaera honen arabera:

Mahaiburua:

Titularra: Tolosaldeko ESIko Kudeaketako zuzendaria.

1.– Mahaikidea:

Titularra: Maider Solana Arce.

Ordezkoa: Miren Arantzazu Salaberria Intxauspe.

2. mahaikidea:

Titularra: José Antonio Fernandez Esteibar.

Ordezkoa: Amaya Lopez Amiano.

Mahaikide-idazkaria:

Titularra: Ignacio Aguirrezabala Herreras.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko uztailaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala