Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2021eko abuztuaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4327

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 4koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko Osasun Publikoaren Lege-Aurreproiektua.

Osasuneko sailburuaren 2021eko abuztuaren 2ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da Euskadiko Osasun Publikoaren Lege-Aurreproiektua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapenei entzunaldiaren izapidea egingo zaie. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretan, proiektua egiteko prozedura hasteko aginduaren arabera, informazio publikoko izapide bat ireki behar zen, izapidetzen ari zen arauan interesa zuten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko.

Horregatik guztiagatik, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskadiko Osasun Publikoaren Lege-Aurreproiektua hogei egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, Lege– Aurreproiektuaren testua eskuragarri egongo da Legegunearen egoitzan –Euskal araudiaren atarian.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 4a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala