156. zk., 2021eko abuztuaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
4321
EBAZPENA, 2021eko uztailaren 15ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Giza Baliabide zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Gurenet atarian 2021eko uztailaren 13ko Ebazpena, lanpostuak betetzeko prozeduran onartutako eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda onartzekoa, merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez bete beharrekoa, Ertzaintzako funtzionarioentzat gordetako eskala exekutiboko komisariordearen kategoria (C210) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurari buruzkoa (C211).
Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabide zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz, ondoko hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2021eko uztailaren 14an argitaratu dela Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2021eko uztailaren 13ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita lanpostuak betetzeko prozeduran onartutako eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda, merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez bete beharrekoa, Ertzaintzako funtzionarioentzat gordetako eskala exekutiboko komisariordearen kategoria (C210) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurari buruzkoa (C211)
Bigarrena.– Ebazpen honetan ez zaio administrazio-bideari amaiera ematen, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 15a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.