Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2021eko abuztuaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4316

1512/2021 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jorge Taboada Gomez jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 18ko 52/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2021eko otsailaren 25eko EHAA 41. zk. eta 2021eko martxoaren 3ko BOE 53. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Jorge Taboada Gomez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko Zerbitzu Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jorge Taboada Gomez jauna Osakidetzako Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzio-Medikuntza eta Osasun Publikoko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2021eko uztailaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2021eko ekainaren 29a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala