155. zk., 2021eko abuztuaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4307
IRAGARKIA, 2021eko uztailaren 6koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.
Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutako betetzeko.
Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85, lehenengo solairua) agertu ahal izango dira, bost eguneko epean, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Horren berri ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2021eko uztailaren 6a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GOMEZ FERNANDEZ.