152. zk., 2021eko uztailaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4247
EBAZPENA, 2021eko uztailaren 12koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluaren 2021eko maiatzaren 26ko erabakia, 2021eko «Innobideak» laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi eta argitaratzekoa.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 26ko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, 2021eko «Innobideak» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, zegokien publizitatea emateko ondoreekin.
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Innobideak» laguntzen programaren oinarri arautzaileen aldatzeari eta deialdiari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.
Bilbao, 2021eko uztailaren 12a.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.
ERANSKINA, SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021EKO UZTAILAREN 12KO EBAZPENARENA
SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, 2021EKO MAIATZAREN 26KOA, 2021EKO «INNOBIDEAK» LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA AGINTZEN DUENA
2021eko martxoaren 31ko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2021eko «Innobideak» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan programaren argitaratzea aginduz.
Argitaratu zenetik igaro den epean, programari esleitutako baliabideak gehitu dituen aurrekontu-aldaketa bat onartu da.
Hori guztia dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Innobideak» 2021 Laguntza Programaren araudiko 3. artikuluko 1. atalaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:
«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 3.550.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»
Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko eta indarrean sartzeko egin beharreko izapide guztiak egiteko ahalmena ematea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.