152. zk., 2021eko uztailaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4241
203/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ana Belen Camacho Vera andrea Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2021eko irailaren 1ean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.