152. zk., 2021eko uztailaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4239
202/2021 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Mikel Amundarain Leibar jauna Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariaren kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2021eko abuztuaren 31n izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.