151. zk., 2021eko uztailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 2 orri.)
- EPUB (270 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4230
IRAGARKIA, 2021eko uztailaren 9koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 132 kV-ko «ST Abadiano-ST Basauri», ZB, linea elektrikoaren berrikuntza, 107 eta 109 euskarrien artean, Zaratamoko, Arrigorriagako eta Basauriko udal-mugarteetan (Bizkaia).
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak–, eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) –otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onarpena eta onura publikoaren deklarazioa.
Erref.: IFT/YMM.
Esp.: 48-AT-Y-2021-00019.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
– Kokapena: Zaratamoko, Arrigorriagako eta Basauriko udal-mugarteak.
– Aurrekontua: 60.300,36 euro.
– Helburua: 132 kV-ko «ST Abadiano-ST Basauri» ZB linea elektrikoaren 108 euskarria aldatzea, egoera txarrean baitago.
– Instalazioaren ezaugarriak: Nicolás Cuenca Pradillo eta Daniel Pujol Martinez ingeniariek 2021eko otsailean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientekoak.
Instalazioa egiteko administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.
Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– ordezkaritzan edo erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2021eko uztailaren 9a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.