Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2021eko uztailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4215

AGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Kabinete Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko maiatzaren 13ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2021eko ekainaren 7ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe utzi da lanpostu hau: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Kabinetearen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 207. dotazioa).

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala