149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (21305 KB - 30 orri.)
- EPUB (10193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4195
41/2021 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita hitzarmen hau argitaratzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, eta Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen SA. Gaia: Babes Publikoko Etxebizitzen Sustapena Azkoitiko Udal-Mugartean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, hari dagokion publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian lankidetza hitzarmen hau argitaratzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, eta Azkoitiko Udala eta Azkoitia Lantzen SA. Gaia: Babes Publikoko Etxebizitzen Sustapena Azkoitiko Udal-Mugartean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 8a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.