149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4185
AGINDUA, 2021eko uztailaren 13koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean izango duen ordezkaria izendatzen duena.
Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24. artikuluko 1. paragrafoan eta 16. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritakoari jarraiki, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Goiatz Aizpuru Lizarralde andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzorderako.
Bigarrena.– Izendapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 13a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.