Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2021eko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4162

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Trafikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailuak, zinemometroen osagarri, instalatzea eta erabiltzea baimentzen duena, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburu.

A-15 autobideko Belabieta tunelean, Iruñerako noranzkoan doan hodiaren estaldura indartzeko eta hodia egokitzeko obrak egingo direnez, obrek irauten duten bitartean, tunel hori zirkulaziorako guztiz itxita egongo da eta Donostiarako noranzkoan doan hodiak bi norabideetako zirkulazioa izango du.

Aurretik, obra horiek A-15 autobideko San Lorentzo tuneleko bi hodietan egiten ziren bitartean, bide-segurtasuneko neurri osagarri gisa erabaki zen, zinemometroen osagarri, irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko beste zenbait gailu instalatzea eta erabiltzea, trafikoaren kontrolerako, erregulaziorako, zaintzarako eta diziplinarako.

Esperientziak erakutsi digu trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburuetarako zinemometroak erabiltzea metodo eraginkorrenetako bat dela, zirkulazio-abiadura biderako ezarritako mugen barruan manten dadin lortzeko. Neurri hori hartu zen A-15eko San Lorentzo tuneleko obrek iraun zuten bitartean, eta neurri egokia eta komenigarria izan zen.

Azaldutako guztia kontuan hartuta, nahitaezkotzat jotzen da hurrengo kilometro-puntuetan radar bat instalatzea:

A-15 kp. 147,283 (Donostiarako norabidean); zirkulazio motelerako erreiaren alboa, tunelaren sarrera.

A-15 kp. 149,739 (Iruñerako norabidean); zirkulazio lasterrerako erreiaren alboa, tunelaren sarrera.

Aldi baterako neurria izango da, ez behin betikoa, eta obra horiek irauten duten bitartean mantenduko da.

Hori guztia dela eta, alde batetik Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko 6/2021 Dekretuaren (urtarrilaren 19koa) 17.3.d) artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenegoa.– Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu, irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailu batzuk, zinemometroen osagarri, instalatzea eta erabiltzea baimentzea, hurrengo bide eta kilometro-puntuetan ezarriko diren 2 kabinatan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuetan herritarrei horretarako egokiak diren seinale informatiboen bidez ohartaraziko zaie zinemometroak badaudela.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko organo eskudunetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek agintaritza judizial eskudunera bidaliko dira.

Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta datuen tratamendua mugatzeko eta horri aurka egiteko eskubideak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak bere laugarren ataleko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 5a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.


Azterketa dokumentala