145. zk., 2021eko uztailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4151
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 234/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 234/2020 behin betiko neurriak aldatzea.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Clement Georgeri ediktu bidez jakinaraztea 01-06-2021ean prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: 2021-06-01eko epaia jakinaraztea.
Barakaldo, 2021eko ekainaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.