145. zk., 2021eko uztailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4136
1405/2021 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, Miren Alazne Fernández Menica andrea Zuzendaritzako Idazkari kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ikerkuntzako Zuzendaritzan.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari-gerentearen abenduaren 29ko 3061/2014 Ebazpenaren bidez, Miren Alazne Fernández Menica andrea Zuzendaritzako Idazkari izendatu zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako Zuzendaritzan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Alazne Fernández Menica andrea Zuzendaritzako Idazkari kargutik kentzea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerkuntzako Zuzendaritzan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko ekainaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Barakaldo, 2021eko ekainaren 21a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.