144. zk., 2021eko uztailaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4130
IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 28koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairu erregimeneko etxebizitza arloan COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko dirulaguntzen prozeduraren espedientea zuzentzeko errekerimenduari.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabide bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako norabideetan.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabide bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:
– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.
Donostia, 2021eko ekainaren 28a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.