142. zk., 2021eko uztailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
4077
IRAGARKIA, Autoridad Territorial del Transporte de Gipuzkoa-Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren estatutuen aldaketari buruzkoa.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak, 2021eko ekainaren 30eko ohiko bileran, besteren artean, ondorengo erabakia hartu du: «Ahobatez onartzea Oñatiko Udala sartzea GGLAra, partzuergoko kide diren erakundeek izendatutako ordezkariek Batzar Nagusian duten boto-kopurua berriz zehaztuz eta Estatutuetako 1.1 eta 13. artikuluak aldatuz».
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Estatutuen 37 artikuluari jarraituz, Estatutuen aipatutako artikuluak aldatzen dira. Testu osoa eskura dago www.atgipuzkoa.eus web-orrian.
Donostia, 2021eko uztailaren 6a.
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza Partzuergoaren idazkaria,
SEGUNDO DIEZ MOLINERO.