142. zk., 2021eko uztailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4072
IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 17koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, inskribatutako izatezko bikote bat amaitutzat jotzeko alde bakarreko erabakiak jakinaraztekoa.
Alde batetik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan zehaztutako egoeraren bat gertatzen da, eta, bestetik, ezinezkoa izan da eranskinean aipatutako pertsonei berariaz jakinaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatutako izatezko bikote bat eratzeko deklarazioa baliogabetzeko erabakia.
Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren Erregelamenduaren (maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuak onartzen duena) 19.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Bereziki, eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz 2021eko ekainaren 17a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.