Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2021eko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4011

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Eskultura eta Artea eta Teknologia Sailaren Arautegia onartzekoa.

2019ko irailaren 26an, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak sailak berrantolatzeko prozesua onartu zuen, eta horren ondorioz, batu egin ziren unibertsitate honetako Eskultura, eta Artea eta Teknologia sailak eta Eskultura eta Artea eta Teknologia Saila sortu.

Aurtengo apirilaren 16ko bileran, Eskultura eta Artea eta Teknologia Saileko Kontseiluak aldatu egin zuen behin-behineko arautegia.

Sailen Esparru Arautegiko 4.3 artikuluari jarraituz, idazkari nagusiari dagokio sailen arautegiaren aldaketak onartzea, Gobernu Kontseiluak horretarako eskumenak eskuordetuta, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu proposamena Gobernu Kontseiluan aurkezteko artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.

Adierazitakoagatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Eskultura eta Artea eta Teknologia Sailaren Arautegia, eranskinean jaso bezala.

Bigarrena.– Agindu ematea ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Eskultura eta Artea eta Teknologia Sailaren Arautegia argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2021eko ekainaren 15a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
ESKULTURA ETA ARTEA ETA TEKNOLOGIA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 3.1 artikuluarekiko komunztadura.

Izena: «Departamento de Escultura y de Arte y Tecnología» / «Eskultura eta Artea eta Teknologia Saila»

1.– Eskultura eta Artea eta Teknologia Sailaren egoitza administratiboa Arte Ederretako Fakultatea da, Sarriena auzoa z/g, Leioa; 48940 Bizkaia.

2. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 10.1 artikuluarekiko komunztadura.

1.– Honako hauek osatuko dute Saileko Kontseilua:

– Zuzendaria eta idazkari akademikoa.

– Sailari atxikitako irakasle eta ikertzaile guztiak.

– Sailari atxikitako administrazio eta zerbitzuetako langile guztiak.

– Eta irakaskuntza ziklo bakoitzeko ikasleen bi ordezkari, nahitaezkoa delarik ikasleek beren ordezkarien banaketa optimoa bermatzeko neurriak hartzea, jarraian ezarritakoaren bat etorrita:

○ Graduko bi ordezkarietatik, bat lehenengo bi mailetakoa izango da, eta bestea azken bietakoa.

○ Masterretako bi ordezkari Fakultateko masterretako ikasleen artean aukeratuko dira, MALen tutoretza saileko irakasleen esku utziko dutenen artean, ordezkaritza hori saileko bi jakintza-arloen artean banatuta.

○ Edo doktoregoko bi ordezkariak aukeratuko dira saileko irakasle doktoreek zuzendutako tesi proiektuen artean, bana jakintza arlo bakoitzeko.

3. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 11.f artikuluarekiko komunztadura.

Ordezkaria izatea norberari dagokion ezaugarria da. Honako hauek izango dira kargua uzteko arrazoi:

f) Inolako justifikaziorik gabe, ondoz ondoko 4 saiotara edo hurrenkerarik gabeko 6 saiotara ez joatea.

4. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 13 artikuluarekiko komunztadura.

Sailak batzorde iraunkor bat du, zuzendariak, idazkariak, irakasle eta ikertzaile guztien 10 ordezkarik (5 jakintza arlo bakoitzeko), ikasleen ordezkari batek eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek osatuta.

5. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 14. artikuluarekiko komunztadura.

1.– Batzorde Iraunkorrak eskuordetuta izango ditu Saileko Kontseiluaren eginkizun guztiak, honako hauek izan ezik:

– Saileko zuzendaria hautatzea.

– Sailaren arautegia aldatzeko proposamena onartzea.

– Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerketaren memoria eta eginkizunen plana onartzea.

– Urteko irakats eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartzea, bai eta langileen irakats betebeharra ere.

– Plaza berriak eskatzea eta saileko langileen lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak proposatzea.

Hala ere, batzorde iraunkorrak sailaren jardueraren eguneroko beharrak artatzeko erantzukizuna izango du, arreta berezia jarriz larrialdietan, eta sailaren eraginkortasuna bermatuko du bere eginkizunak betetzerakoan.

2.– Saileko edozein kidek eska dezake gai jakin bat sail kontseiluan aurkezteko, baldin eta gutxienez saileko kideen % 20ren bermea badu.

6. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 22.4 artikuluarekiko komunztadura.

Botoa kide anitzeko organoko beste kide bati eskuordetu ahalko zaio. Kide anitzeko organoko kide bakoitzak boto bakar bat izan dezake eskuordetuta. Eskuordetza eskuz idatzitako orri batean formalizatu beharko da, eta eskuordetzen duen kide bakoitzak sinatu beharko du, bozketa ekitaldia baino lehen.

Botoa arrazoi justifikatuengatik ez beste edozerengatik eskuordetuko da, hala nola osasun arazoengatik medikuaren agindua jasotzeagatik edo kanpoko zentroetan ikerketa egonaldiak egiteagatik. Bertaratzeko ezintasuna egiaztatzen duen justifikazioak behar bezala dokumentatuta egon beharko du.

7. artikulua.– Sailen oinarrizko arautegiko 27.4 artikuluarekiko komunztadura.

Zuzendaritzak gehienez ere jarraiko bi agintaldi bete ahalko ditu.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluarekiko komunztadura.

Saileko kontseiluan eta batzorde iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, gehien dela hilabete biren epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluarekiko komunztadura.

Saileko kontseiluko edo batzorde iraunkorreko kideren bat ordezkatu behar denean, behar bezalako arrazoiren bat dela medio, kide horrek bere egoeraren berri eman beharko dio organo bereko idazkariari hamabost egunen epean, egoera sortu den egunetik kontatzen hasita.

10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluarekiko komunztadura.

Botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetatik lehenengoan, 6. atalean, zehaztutakoari jarraikiz, sail atalak mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte. Hain zuzen ere, honakoak:

– Eskultura sail atala.

– Arte eta Teknologia sail atala.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Aurreko xedapen iragankorrean aurreikusitako sail atalak mantentzen diren bitartean, atal horietako koordinatzaileak batzorde iraunkorreko kide izango dira. Batzorde horretako irakasleak eta ikertzaileak ordezkatzen dituzten 10 kideen artean egongo dira, bosna jakintza arlo bakoitzeko.


Azterketa dokumentala