Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GAREIKIN, S. COOP. EN LIQUIDACIÓN
4010

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Gareikin, S.Coop.» sozietatea desegiteari buruzkoa.

2021eko ekainaren 14an, 18:30ean (2. deialdia), egin zen likidazioan dagoen «Gareikin, S. Coop.» kooperatibaren ohiko batzar orokorra, modu telematikoan, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluak xedatutakoa betez (8/2002 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena); hau da, bazkideak ez ziren fisikoki bertaratu. Kooperatiba osatzen duten 72 bazkideetatik 27 telematikoki bertaratu ziren, eta aho batez, honako erabaki hauek hartu ziren:

ERABAKIAK

Likidazioaldian dagoen «Gareikin, S. Coop.» sozietate kooperatiboa desegitea eta likidatzea.

«Kooperatibako administratzaileak kargutik kentzea eta kooperatibako likidatzaile bakar gisa izendatzea Beatriz Fernández de Manuel andrea, Gerardo Kareaga Lopez jauna eta Victor Martin Ortiz de Barrón jauna, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluarekin bat etorriz».

«Onartzea likidazioaldian dagoen «Gareikin, S. Coop.» sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea, aldeko 24 botorekin, kontrako 0 botorekin eta abstentzio 1ekin»

«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera»:

«Likidazioaldian dagoen «Gareikin, S. Coop.» kooperatibaren ondasuna (37.018,49) ordaintzea, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan ezarritakoa betez».

«Ezohiko batzar orokor honetan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapideak egingo dira, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ohiko batzar orokorraren akta amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak sinatu dute egun bereko 19:45ean.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Bilbao, 2021eko ekainaren 14a.

Kargua uzten duen idazkaria,

PEDRO ALONSO DE ANDRES.

Likidatzaile bakarrak,

BEATRIZ FERNÁNDEZ DE MANUEL.

GERARDO KAREAGA LOPEZ.

VICTOR MARTIN ORTIZ DE BARRÓN.


Azterketa dokumentala