Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4008

IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 16koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, honako arau honetan aurreikusitako familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen laguntza osagarrien eskabideei buruzko ebazpenak jakinarazten dituena: Agindua, 2020ko apirilaren 8koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Familientzako laguntzen arloko neurri zehatzak arautzen dituena COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 16a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala