Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4000

IRAGARKIA, ertzain bati diziplina-espediente ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Aipatutako kargu-orria interesdunari bere helbidean pertsonalki jakinarazten saiatu arren, ez da lortu, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura du interesdunak, Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (nire karpeta).

2.– Hamar eguneko epea ematen zaio, instruktoreari bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak eta froga-eskaerak aurkeztu ahal izateko.

3.– EAEko Polizia Kidegoen Diziplinako Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dago 2021eko maiatzaren 28az geroztik.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2021eko maiatzaren 28a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala