138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3997
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1082/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 1082/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Jose Ignacio Amilibia Ortiz de Pinedo.
Judizio horretan epaia eman da 2021-06-16an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Manuela Marinelli Franco Baez demandatu auzi-iheslariaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Donostia / San Sebastián, 2021eko ekainaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.