138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (261 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3986
173/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Zaldibarko Udalak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Zaldibarren, Gatikena Zeharkalea Elizondo kalearekin lotzeko igogailua eraikitzeko proiektua burutzeko beharrezko diren ondasunak eta eskubideak.
Zaldibarko Udalak «Zaldibarren Gatikena Zeharkalea Elizondo kalearekin lotzeko igogailua eraikitzeko proiektua» delakoaren espedientea prestatu eta formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.
2020ko abenduaren 23an, Zaldibarko Udalak nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hamabost eguneko epean, prentsan eta 2021eko urtarrilaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (13. zk.). 2020ko abenduaren 23an ere, Zaldibarko Udalak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko urgentziaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta alegazio bat aurkeztu zen, administrazio-espedientean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
Zaldibarko hirigune historikoa muino batean dago, eta udalerriaren ondorengo hazkundea Zaldua ibaiaren haranaren behealdean garatu zen.
Zaldua Elizateko Plaza historikora iristeko ibilbideek ez dituzte irisgarritasun-baldintzak betetzen. Gainera, arazo hori larriagotu egiten da hirigune historikoan bizi den biztanleria zahartzen ari dela kontuan hartuta.
Horri dagokionez, Zaldibarko Irisgarritasun Planak jarduketa hau jasotzen du (orain proiektu honek garatzen duena) eta lehentasunezkotzat jotzen du, plaza horretara iristeko ibilbideetan larritzat edo oso larritzat jotzen diren akatsak konponduko baititu.
Igogailu honek zerbitzua emango dien auzoen soziologia adin handikoa da, gehienbat. Auzokide horiek udalerriaren behealdera iristeko zeharkatu behar dituzten malda, eskailera eta zorua, irisgarritasun-baldintzen gabeziaz gain, arriskutsuak dira oinezkoen mugikortasunerako.
Proiektu hau gauzatutakoan, Irisgarritasun Planak jasotako eta diagnostikatutako oinezkoen mugikortasunerako arriskuak konponduko dira. Bestetik, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei aukera emango zaie udalerriaren goiko aldea behealdearekin lotzeko, hau da, Zaldibarko eskola, administrazio, ekonomia eta industria gunearekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.
Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2021eko uztailaren 6ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, deklaratzen da Zaldibarko Udalak urgentziaz okupatu beharrekoak direla, nahitaez desjabetzeko, «Zaldibarren Gatikena Zeharkalea Elizondo kalearekin lotzeko igogailua eraikitzeko proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 6an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.