Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3984

AGINDUA, 2021eko ekainaren 21ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2021eko apirilaren 16an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2021eko apirilaren 15ean egiletsi baitzen Juan Ignacio Gomeza Villa Bilboko notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 706).

Eskritura Publiko hartan sartu zen fundazioaren patronatuko idazkari Jose Javier Cortazar Larracoechea jaunak, presidentearen oniritziarekin, 2021eko apirilaren 12an egindako ziurtagiria, patronatuak 2021eko apirilaren 12an egindako bilerarena. Bilera hartan, aho batez erabaki zen estatutuen 12. artikulua aldatzea, patronatua osatzen duten kargu publikoei buruzkoa.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundacion Biscaytik-Biscaytik Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen 12. artikulua aldatzea, patronatua osatzen duten kargu publikoei buruzkoa. Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketak egitea, 2021eko apirilaren 12an; betiere, 2021eko apirilaren 15ean Juan Ignacio Gomeza Villa Bilboko notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 706).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 21a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala