138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
3983
EBAZPENA, 2021eko ekainaren 29koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan eta Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2021eko maiatzaren 18an emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2021eko ekainaren 2ko EHAA, 107 zk.), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 205 dotazioa.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 29a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.