Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2021eko uztailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3974

AGINDUA, 2021eko ekainaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, agindu hau aldatzen duena: 2020ko irailaren 22ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira elkarteei eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta egiten baita laguntza horien deialdia, EAEko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2020-2021 ikasturtean zehar.

Azaroaren 3ko 956/2020 Errege Dekretuak, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak aitortutako alarma-egoera luzatzen duenak, SARS-CoV-2 sareak eragindako infekzioen hedapenari eusteko alarma-egoera deklaratzen duenak, zenbait muga ezartzen ditu laguntza horietan eragina izateko.

COVID-19k eta aipatutako Errege Dekretuak laguntza-deialdi honen aplikazio-eremuan eragindako salbuespen-egoerak, besteak beste, honako ondorio hauek ekarri ditu: kasu batzuetan, aurreikusitako jarduera jakin batzuk atzeratzea, eta, beste batzuetan, jarduera batzuk egitea ezinezkoa izatea, eta, ondorioz, diruz lagundutako proiektuak egiteko eta justifikatzeko aurreikusitako epeak betetzea ezinezkoa izatea.

Kontuan izan behar da, halaber, eskola-eremuan oporraldiak hurbil egoteak zaildu egin dezakeela diruz lagundutako proiektuen garapen normala.

Beraz, diruz lagundutako elkarte eta kooperatibek beren proiektuak gauzatzeko denbora gehiago izan dezaten, honako aldaketa hauek egingo dira 2020ko irailaren 22ko Aginduaren epe jakin batzuetan:

1. artikuluan, 2020/3963 (15/2) orrialdean,

honela dio:

«2.– Laguntza horien helburua da proiektu hauek finantzatzea 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era:»

baina honela behar du:

«2.– Laguntza horien helburua da proiektu hauek finantzatzea 2020ko uztailaren 1etik 2021eko azaroaren 19ra:»

4. artikuluan, 2020/3963 (15/4) orrialdean,

honela dio:

«1.– Diruz lagundu ahal izango dira 1. artikuluan ezarritako jarduerak gauzatzearen ondorio zuzenak diren gastu arruntak, baldin eta 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean sortu badira (bi egun horiek barne) eta justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindu badira. Hauek sartzen dira diruz lagundu daitezkeen gastuen artean: »

baina honela behar du:

«1.– Diruz lagundu ahal izango dira 1. artikuluan ezarritako jarduerak gauzatzearen ondorio zuzenak diren gastu arruntak, baldin eta 2020ko uztailaren 1etik 2021eko azaroaren 19ra bitartean sortu badira (bi egun horiek barne) eta justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindu badira. Hauek sartzen dira diruz lagundu daitezkeen gastuen artean:»

14. artikuluan, 2020/3963 (15/11) orrialdean,

honela dio:

«5.– Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintzen eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean sortu badira.

6.– Justifikazio-dokumentuak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 17an amaituko da, eta egun horixe izango da dokumentu horiek onartzeko azkena.»

baina honela behar du:

«5.– Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintzen eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2020ko uztailaren 1etik 2021eko azaroaren 19ra bitartean sortu badira.

6.– Justifikazio-dokumentuak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 26an amaituko da, eta egun horixe izango da dokumentu horiek onartzeko azkena.»

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 29a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala