137. zk., 2021eko uztailaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3965
326/2021 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez partzialki deuseztatzen baita 147/2021 Ebazpena, martxoaren 26koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, argitara ematen duena Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 276/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategorian.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1 apartatuan xedatutakoari jarraikiz, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako webgunean argitaratuko du zikloko destinoen eskaintza.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 147/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko apirilaren 15ean 73. zenbakidun EHAAn argitaratua), argitara ematen da Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza, eta, eranskinean, eskaintza horren destinoak identifikatzen dira.
Identifikatutako destinoen artean, hainbat erakunderi dagozkienak sartu dira, baina ez dago halakorik Osakidetzako plantillaren egitura homogeneoan.
Prozesua behar bezala eta fidagarritasunez gara dadin, eta langileen arloan indarrean dagoen legediak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Partzialki deuseztatzea 147/2021 Ebazpena, martxoaren 26koa, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari Laguntzailea kategorian. Hain zuzen ere, hau deuseztatzea:
«ERANSKINA
KATEGORIA: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
LANPOSTU FUNTZIONALA: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA»
Bigarrena.– Ondoriorik gabe uztea honako destino hau ezarpen-zikloan sartzeko agindua:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honi argitaratzen den datatik aurrerako ondorioak ematea.
Beste ekintzetan Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 147/2021 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.